Hastapenak

....

Irukurutzeta Fundazioa 2021 urtean eratu zen arren, Bergarako Osintxu auzoko Julian eta Martin Ecenarro anaiek urteak daramatzate Fundazioak orain bere egin dituen helburu nagusien aldeko jardunean. Estatutuetan deskribatzen denez, Irukurutzeta Fundazioaren xedea Karakateko, Kortazarreko, Irukurutzetako eta Agarreburuko natura eta historia-intereseko gunea berreskuratzea, mantentzea eta gizarteratzea da, eta hortan ibili dira Julian eta Martin fundazioa eratu aurreko azken 15 urte hauetan.

IRUKURUTZETA FUNDAZIOA
IRUKURUTZETA FUNDAZIOA

Fundazioaren sorrera

....

Urtetan egindako lana galdu ez dadin eta erabat babestu asmoz, gaur eta etorkizunean edonork inguru hauetaz gozatu ahal izateko, Julianek eta Martinek Irukurutzeta Fundazioa eratu zuten 2021eko uztailaren 21ean, lehen zuzkiduran edo dotazioan azken 15 urtetan lan handia eginez eskuratu, garbitu eta mantendu dituzten 45 hektarea inguruko landa-lursailak jabari osoan emanez,  bertako lurretan zaintzen dituzten hainbat pottoka eta Euskal Herriko mendi zaldiekin batera.

Fundazioaren erregistroa

....

 

Horretarako eskabidea egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribaturik aurkitzen da Irukurutzeta Fundazioa, F-477 erregistro-zenbakiarekin hain zuzen ere.

Helburuak

....

Estatutuen 3. artikuluak, gure fundazioaren xedeak jasotzen ditu:

“Karakateko, Kortazarreko, Irukurutzetako eta Agarreburuko natura eta historia-intereseko gunea berreskuratzea, mantentzea eta gizarteratzea.

Xede hori betetzeko, fundazioak honako berehalako jarduera zehatz eta garrantzitsu hauek egingo ditu:

  • Karakate eta Irukurutzeta arteko naturagunean dagoen mendia eskuratzea, berreskuratzea eta mantentzea, zuhaitzak dituen larre bihurtuz.
  • Bertako zuhaitzak berreskuratzea eta mantentzea: pagoa, haritza, lizarra, artea, etab.
  • Bertako fauna (Pottoka eta Euskal Herriko mendiko zaldia) eskuratu, berreskuratu eta mantentzea, abeltzaintza estentsiborako berreskuratutako naturagunea aprobetxatuz.
  • Karakate, Kortazar, Irukurutzeta eta Agarreburu arteko naturaguneko flora, fauna eta interes historikoa gizarteratzea eta sustatzea”.
IRUKURUTZETA FUNDAZIOA